Gizartea -
Senpere
23 urteko gizonezko bat larri zauritu zen Herri Urratsen
Ur ertzeko txirristan behera jauzi egin eta garondoan kolpe gogorra hartu zuen gazte angeluarrak. Lau gorputz adarretako paralisia du ezbeharraren ondorioz.
Erredakzioa
Herri Urrats egunean, Iparraldeko ikastolen aldeko jaian, Senpereko (Lapurdi) aintziran, ezbeharra izan zuen gazte bat egoera larrian da Baionako erietxean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Zauritutako gaztea 23 urteko angeluarra (Lapurdi) da. Ur ertzeko txirristan behera jauzi egin eta garondoan kolpe gogorra hartu zuen.
Larrialdi zerbitzuek lehen sorospenak lekuan bertan egin zizkioten, baina egoera larria zela ikusita helikopteroz Baionako ospitalera eraman zuten.
Angeluko gazteak lau gorputz adarretako paralisia du ezbeharraren ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea