Itxi

Gizartea

SARE SOZIALAK

Auzitegi Gorenak berretsi egin du etxerik gabeko pertsona bat umiliatu zuen youtuberraren kondena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gazteak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari, eta egindakoa grabatu zuen, gero bideoa Youtubera igotzeko.

  • Youtuberak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari.EITB Mediaren artxiboko irudia.

    Youtuberak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari.EITB Mediaren artxiboko irudia.

Auzitegi Gorenak berretsi egin du ReSet youtuberaren kondena, etxerik gabeko pertsona bat gutxietsi izana leporatuta. Gazteak bost urtez debekatuta izango du Youtube plataforman kontu bat izatea.

Bartzelonako epaile batek 2019an zigortu zuen ReSet, osotasun moralaren aurkako delitu batengatik. Izan ere, eskale bati hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion, eta eskalea horiek jaten agertzen zen bideoa argitaratu zuen Youtube plataforman.

Sare soziala bost urtez erabiltzeko debekuaz gain, youtuberari hamabost hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Gainera, eskaleari 20.000 euroko kalte-ordaina ematera ere behartu zuten, gizonari eragindako kalte moralengatik.

Bere Youtubeko kanalean ReSetek 1,1 milioi harpidedun zituen, eta argitaratutako edukiek 124 milioi ikustaldi zituzten. Eskalearen bideoarekin 2.180 euro irabazi zituen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena