Gizartea -

Haurtzaindegi baten aurrean

Andaluziako Junta abadonatutako ume batez arduratuko da

Jaioberria El Ejidoko haurtzaindegi bateko ate aurrean agertu zen. Osasunez ondo dagoen arren ospitalean jarraituko du medikuek erabaki arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurra jaio eta ordu gutxira abandonatu zuten Almeriako El Ejido herrian. Astelehen eguerdian Reyes Catolicos kaleko 'Travesuras' haurtzaindegiaren aurrean topatu eta segituan anbulantziari deitu zioten.

Jaioberria Ponienteko Ospitalera eraman zuten bere osasuna zein zen ahalik eta arinen ezagutzeko. Neskatxoa kirol poltsa baten barruan zegoen eta zilborrestea galtzerdi batekin lotuta zuen.

Haurra ospitalean egongo da pediatrek erabaki arte, oraindik ez baita inolako gaixotasunik baztertzen. Senda-agiria jasotzerakoan Andaluziako Junta izango da haurraren arduraduna eta harrera zentro batera eramango du familia bat topatu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea