Gizartea -

Gipuzkoako Auzitegia

10 urteko kartzela zigorra berretsi diote Amaia Azkueren hiltzaileari

Gipuzkoako Auzitegiak hamar urteko barneratze zigorra eta beste bost urteko zaintzapeko askatasuna berretsi dio Amaia Azkue hil zuen 18 urteko gazteari.

Amaia Azkueren hiltzailearen epaia apirilean egin zuten. Argazkia: EITB.
Amaia Azkueren hiltzailearen epaia apirilean egin zuten. Argazkia: EITB.
Epaileak 10 urteko zigorra berretsi dio Amaia Azkueren hiltzaileari

01:18

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak hamar urteko barneratze zigorra eta beste bost urteko zaintzapeko askatasuna berretsi dio Amaia Azkue hil zuen 18 urteko gazteari.

Donostiako Adingabeen Epaitegiak joan den apirilaren 2an eman zuen lehen epaia. Ondoren, defentsak epai horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen eta gaur,13:30ean, epaia berretsi dute.

Auzitegiko lehen sekzioak emandako ebazpen berriaren epaiak Adingabeen Auzitegiaren erabakia berretsi du, hau da, prozesatuari hilketadelitua, larderiaz egindako lapurreta, ibilgailua lapurtzea eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzi zizkioten.

17 urteko adingabe bati jarri daitekeen zigor handiena da Amaia Azkueren hiltzaileari jarri diotena, izan ere, hilketaren egunean, 2011ko martxoaren 16an, prozesatuak oraindik ez zituen 18 urte.

Gipuzkoako Auzitegian jarritako helegitearen epaialdia joan den maiatzaren 7an izan zen, eta defentsak gaztearen errugabetasuna defendatu zuen beste behin, gainera, benetako hiltzailea aske dagoela berretsi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea