Gizartea -
San Sebastián
Donostiak 2022ko Gabonetako Hiriburu Europarraren saria jaso du
Goiak Gabonek "Mendebaldeko munduan milioika pertsonak partekatzen ditugun eta jatorri eta geografia desberdinetako jendea batzen duten balioak" biltzen dituela nabarmendu du.
Agencias | EITB Media
Donostiak ofizialki jaso du 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu gisa saritzen duen golardoa, Genovarekin (Italia) partekatuko duena. 2017an sortutako sari horrek Europako Parlamentuaren babesa du, eta bakea, bizikidetza, integrazioa edo harmonia bezalako balioak defendatzen dituzten Gabonetako kanpainak saritzen ditu.
Antonio Tajani Europako Parlamentuko presidente ohiak udaletxean egindako hitzaldian adierazi duenez, saria "Europako balioak herritarren artean integratzeko eta ezagutzeko elementu indartsua da".
Gabonetako Europako Hiriburuaren golardoa Henning Wegener Alemaniak Espainiako Estatuan duen enbaxadore ohiak eman die Eneko Goia alkateari eta Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziari.
Goiak eskerrak eman ditu, Donostia "Europako beste hiri batzuekin balioak partekatzen ditugun espazio batean" kokatzen duelako sariak. "Gabonak jai garaia baino zerbait gehiago dira. Mendebaldeko munduan milioika pertsonak partekatzen ditugun eta jatorri eta geografia desberdinetako jendea batzen duten balioak biltzen ditu", adierazi du.
Bestalde, Marisol Garmendiak adierazi duenez, "sari honek hiria Gabonetako helmuga turistiko gisa finkatzen du, eta 2 milioi bisitari lortu dituen programa baten erakarpena indartzea ahalbidetuko du".