Gizartea -

Bilboren 722. urteurrena

Bilboko Gau Zuriaren egitaraua

28 esku-hartze artistikok Bilbo argiztatuko dute ekainaren 17an eta 18an.

"Itsasargiak" Abandoibarra etorbidean. Argazkia: Bilboko Udala.
"Itsasargiak" Abandoibarra etorbidean. Argazkia: Bilboko Udala.
"Itsasargiak" Abandoibarra etorbidean. Argazkia: Bilboko Udala.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gau Zuriak Bilboko plazak eta kaleak argiztatuko ditu ekainaren 17an eta 18an. Edizio hau ordutegi aldaketa batekin dator, eta ikuskizunak 13:00etik 00:30era bisitatu ahal izango dira. Hurrengoak dira berrapainduko diren guneak:

Euskalduna Jauregia (Urmaela)

Nenufares. Gauez irekitzen den lorea ikusi ahal izango da. Koloreen arabera, amaierarik gabeko loratze bat ikusiko da.

Ramon de la Sota kaia (Euskalduna zubiaren azpian)

Here Be Dragons. Bertan partaideek elkarrekin jolasteko aukera izango dute.

43º Latitud Norte. Itsasmuseumeko dike lehorrak argizko eta soinuzko esku-hartze inguratzaile bat hartuko du, eta bisitariak iraganeko portuen paisaiak gogoraraziko ditu.

 

Itsasmuseum

Veinte Mil Aguas. Itsaso eta ozeano sakonetako misterioetako batzuk deskubritzeko aukera emango du, argizko instalazio interaktiboen bidez.

 

Casilda Iturrizar parkea

Luz de Salon. Lanpara handi batek (8 metroko altuera eta 8 metroko diametroa) Casilda Iturrizar parkea argitu eta apainduko du.

Un Resplandor Geométrico. Geometriaren eta naturaren arteko erlazioak meditazio-izaera hartzen du lan honetan.

 

Eduardo Chillida Plaza (Bilboko Arte Ederren museoaren sarrera)

Blossom. 120 lorek baino gehiagok osatzen dute. Egunez, loreak oso ahulak dira, petalo zuriekin. Gauez, atmosfera eraldatzen da, loreak kolore degradatuekin argitzen baitira.

 

Abandoko Errepublikaren parkea

Marigorringoak. Abandoibarrako lorategian zorte ona ematen duen Marigorringo kolonia bat jarri da.

Evaristo Churruca Kaia (Abandoibarra etorbidea)

Itsasargiak. Koloretako farolak ikusi ahal izango dira.

Evaristo Churruca Kaia (Deustuko zubiaren azpian)

Bibrazioa. Metalezko lau xafla airean eskegita egongo dira. Jendea horietara hurbildu ahala, xaflak mugitzen dituzten motorrak azkartzen dira. Zenbat eta hurbilago, orduan eta azkarrago ikusiko dira, bai xaflak bai proiektatzen dituzten argiak.

Deustuko Unibertsitatea (CRAI eraikina)

Vidriera. Eraikinaren fatxada kolorez jantziko da.

Abandoibarra etorbidea (Pedro Arrupe pasabidearen azpian)

Waldweben. Egitura hori landareek osatzen dute. Ukitzen direnean, Richard Wagnerren Siegfried operaren bigarren ekitaldiaren "Zurrumurruak basoan" musika erreproduzitzen dute. Landare guztiak batera ukituz gero, obra osoa entzungo da.

Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Axular aretoa)

Alteracion. Gorriz margotutako zuhaitz bat, aretoaren erdian, bihotzaren taupaden erritmoan argitzen da. Hari zuri batzuetatik abiatuta, baso baten ideia sortzen da.

Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Etxepare aretoa)

Labeko Atea. Ahaztutako mundu batera doan ataria da, bertan, besteak beste meatzeak, burdina eta sua ikusi ahal izango dira.

Uribitarte pasealekua

Jolasak. Formatu handiko jolasak jarriko dira lurrean, eta hiri-parke handi bat irudikatuko da. Jendeak jolasteko aukera izango du.

Bizikidetasun plaza

Terminal Bilbao. Kutxa batzuetatik hegazkin koloretsuak aireratuko dira.

Zabalgune plaza

El Barabil. Iluntasunean argitzen diren koloretako balizak ikusi ahal izango dira.

Bilboko Elkarte Filarmonikoa

Souvenir. Bilboko Elkarte Filarmonikoaren inguruko ikuskizuna.

Areatzako pasealekua (Areatzako aterpeen artean)

BI // 722-345. Videomapping batek Bilboko hiria sortu zenetik gaur arte izan duen bilakaera demografikoa proiektatuko du.

Gas plaza

Olorama. Ikuskizun honek usaimen-paisaia bat eratzera gonbidatzen du, denbora ulertzeko daukagun moduari lotutako hainbat usain, memoria eta sentsazio erabilita.

Ripa kaia (Udaletxeko zubiaren azpian)

34 días. Pertsona batek 34 egunetan arnastuko lukeen airea 223 zakutan metatuta ikusi ahal izango da.

Campo Volantin pasealekua

Zirkuko Mailua. Albia eraikinaren fatxada feriako mailu handi bat bihurtuko da. Itsasadarraren beste aldean, Campo Volantin pasealekuan, egongo da kolpea emateko gailua. Jendeak esku-hartze interaktibo honetan parte har dezake.

Gizakunde Eliza

Bovedas Celestes. Ikuskizun honek zeruko mapak marrazten ditu denbora errealean. Bisitariek hainbat koloretako argizko sareak deskubritu ditzakete. Sare handi horiek eratzen eta desegiten dira, publikoa lekuz aldatzearekin batera. Horrela, etengabe berritzen den forma askotako unibertso bat sortzen da.

Bilboko Eleiz Museoa (Klaustroa)

Cuerpo Gris. Museoaren klaustroan egitura puzgarri handi bat egongo da eta espazioaren patioa eraldatuko du, haren dimentsioak, forma eta ibilbidea moldatuz.

Arriaga plaza

Girasoles. Plazan 69 eguzki-lore egongo dira.

 

Hirian zehar Trance Entre Calles dantza urbanoko ikuskizuna ikusi ahal izango da. Halaber, Bilboko Soinuak izenpean, musika ikuskizunak eskainiko dira Santiago katedralaren atarian:

Ekainaren 17an:

20:00etan Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

22:00etan Iralabarriko San Antonio Abesbatza

Ekainaren 18an:

20:00etan Bilboko Koral Elkarteko haurren korua

22:00etan Bilboko Koral Elkarteko Kantu Gela

 

Gau Zuriaren guneen mapa:

Iturria: Bilboko Udala

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Itsasadarraren albisteak Bilboko albisteak Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea