Gizartea -

Mediterraneoa

'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da

Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Izaskun Arriaran ontziko erizainak azaldu duenez, erreskateen abisuak hiru bideetatik iritsi daitezke.

EiTB Media'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da. Infografia: EITB Media
EiTB Media'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da. Infografia: EITB Media
Aita Mariren bidaia Mediterraneo Erdialdera

0:44

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari euskal erreskate ontzia erreskate eremura heldu da jadanik. Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Gaur itsasoa bare dago, baina biharko aldaketa espero da; 2-3 metroko olatuak espero dituzte.

Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak jakitera eman duenez, ontzia goizean goiz sartu da erreskate gunean, orain hegoalderantz nabigatzen ari da, Libiarantz.

Nola jasotzen dituzte erreskate abisuak Aita Marin?
Nola jasotzen dituzte erreskate abisuak Aita Marin?
Nola jasotzen dituzte erreskate abisuak Aita Marin?

02:36

Erreskateen abisuak, hiru bide

Izaskun Arriaran misioko buruzagi eta erizainak azaldu duenez, erreskateen abisuak hiru bideetatik iritsi daitezke Aita Mari-ra:

-Gobernuz kanpoko bi erakundek hegazkinak dituzte, eta horiek topatzen badute txaluparen bat, abisua eman eta posizioaren berri ematen diote erreskate ontziari.

-Beste aukera bat da, arrantza-ontziek edo beste itsasontzi mota batek txalupa horiek aurkitzea, eta askotan entzuten dituzte beraien mezuak irratian. Horrela, Aita Mari-k posizio hori hartu eta bertaratzen da.

-Azkenik, Alemaniako erakunde baten bidez, txalupak kostaldetik ateratzen direnean satelite telefono bat eta zenbaki bat eramaten dute; Libiako kostaldetik ahal den urrunen egoten saiatzen dira, libiarrek bueltan ez eramateko, distantzia batera daudenean telefono horren bidez deitu eta egoeraren berri ematen dute; normalean ordurako egoera ez da oso ona izaten, gasolina edo motor arazoak tarteko.

Txalupen posizioa ematen dietenetik, erreskate ontzia heltzen den arte 5-6 ordu igarotzen dira. Arriaranen hitzetan, "ostiralera arte eguraldi ona espero denez, ontziak aterako ziren, baina itsasoaren indarrak gora egitea espero da". Behin Lampedusara (Italia) iritsita, Aita Mari alerta egoeran dagoela azpimarratu du.

Erreskaterako prestatzen ari da Aita Mari ontziko tripulazioa
Erreskaterako prestatzen ari da Aita Mari ontziko tripulazioa
Erreskaterako prestatzen ari da Aita Mari ontziko tripulazioa

1:08

Orain arte, erreskateei aurre egiteko prestatzen aritu dira etengabe. Oscar Palacios Aita Mari-ko lehen ofizialaren hitzetan, une horretan "kontu handia izan behar dute; emozioa jendearen salbatzeko gogoekin uztartzen delako; kontaktuaren unea oso ongi kudeatu beharra dago".

Edu Thiam marinel interpreteak azaldu duenez, "aurrena, laguntzeko, erreskatatzeko, gaudela ziurtatu behar diegu; eta jaramon egitea oso garrantzitsua da, lana baldintza onetan egin ahal izateko".

Zentzu horretan, argi geratu da erreskatatuak lasaitzea lehentasuna dela, ondoren zortzinaka txalupatan sartu eta Aita Mari-ra hurbiltzeko eta ontziratzeko.

Azkenik, Arriaranek erantsi duenez, "ontziratzean, egiten dugun lehen gauza, eskumuturreko eta zenbaki batekin identifikatzea da, datu guztiak biltzea oso zaila delako; are gehiago, heltzen diren unean, nahiko estresagarria delako".

Ondoren, triage bat egiten dute, norbait "premiaz artatzea beharrezkoa balitz, erizaindegian sartu eta artatuko genukeelako", gaineratu du.

Horrela lan egiten da Aita Mari ontziko sukaldean
Horrela lan egiten da Aita Mari ontziko sukaldean
Horrela lan egiten da Aita Mari ontziko sukaldean

1:26

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Migrazioa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak GKEak Aita Mari Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak