Gizartea -
Valentzia
Xake irakasle bat atxilotu dute adingabeez abusatzeagatik
Poliziak susmagarriaren material informatikoa konfiskatu du, material pedofiloa duen aztertzeko.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 29 urteko gizon bat atxilotu du Valentzian, adin txikikoez abusatu izana leporatuta. Gizonak Valentzian egiten zuen lan eskolaz kanpoko ekintzen monitore bezala.
Levante-EMV egunkariak gaur argitaratu duenez, atxilotuak zazpi umeri egin omen dizkie abusuak Valentziako hainbat eskolatan.
Poliziaren arabera, susmagarriaren material informatikoa konfiskatu dute, material pedofiloa duen aztertzeko.
Poliziak oraingoz ez du auzi honi buruzko zehaztasun gehiago emango, kaltetuen familiei zor zaien begiruneagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea