Gizartea -

BILAKETA

12 urteko mutil baten desagerketa salatu dute Beasainen

Ostegunean, ekainaren 9an, jarri zuen adin txikikoaren familiak salaketa Ertzaintzaren komisarian. Vost Euskadik jakitera eman duenez, Cadizen egon liteke.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Beasaindik falta den 12 urteko mutil bat aurkitzeko, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Adin txikikoaren familiak ostegunean jarri zuen Ertzaintzaren komisarian salaketa.

Vost Euskadi larrialdietarako boluntario digitalen plataformak Twitterren duen kontu ofizialean zabaldu duenez, mutikoa Cadizen egon liteke. Inork haren berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak Desagertutako pertsonak Goierriko albisteak