Gizartea -
Erasoa
Hilketa saiakera baten ustezko egilea espetxeratu dute Donostian
Joan den igandean Donostiako Eskalantegi kalean gazte bati arma zuriz eraso egin izana leporatu diote 40 urteko atxilotuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
40 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Pasaian (Gipuzkoa), joan den igandean Donostian gazte bati arma zuriz eraso egiteagatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotua espetxera bidali du epaileak, hilketa saiakera egotzita.
Jazoera joan den igandeko 03:00ak aldera gertatu zen, Donostiako Eskalantegi kalean. Bertaratu ziren agenteek gazte bat aurkitu zute lurrean botata, arma zuriz eragindako hainbat zaurirekin. Zauritua bertan artatu zuten eta geroago Donostia Ospitalera eraman.
Ertzaintzak abiatutako ikerketari esker, 40 urteko ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten ostiral honetan. Ertzain-etxera eraman zuten eta, polizia-izapideak amaituta, epailearen esku utzi. Horrek espetxera bidali du ustezko erasotzailea.
Ikerketa zabalik dago, erasoaren konplizeak identifikatu aldera.