Gizartea -

Trafikoa

Trebiñun zauritutako motor-gidari bat helikopteroz ebakuatu dute Gasteizeraino

Zauritua 69 urteko gizonezko bat da. Motorrarekin ezbeharra izan du CL-127 errepideko 28. kilometroan, Trebiñun.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

69 urteko gizonezko bat helikopteroz eraman dute Gasteizeraino, CL-127 errepideko 28. kilometroan, Trebiñun, motor-istripu bat izan ostean, Larrialdietarako Zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Trafiko-istripua 13:07ean jazo da. Larrialdi Zerbitzukoek helikoptero bat, anbulantzia bat eta mediku-talde bat bidali dituzte bertara.

69 urteko zauritua artatu ostean, Gasteizko Santiago Ospitaleraino eraman dute, helikopteroz. Bigarren zauritu bat, 50 urteko beste motor-gidari bat, bertan artatu dute, baina onik zegoen eta alta eman diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Burgos Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Trafiko istripuen biktimak