Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Irunen, taberna batean emakume bati ukituak egitea egotzita

Erasoa larunbat goizaldean jazo zen, udalerriko erdiguneko taberna batean. Irungo Udalak erabat gaitzetsi ditu "abusu guztiak eta emakumeek jasaten dituzten eraso guztiak", eta elkartasuna adierazi dio biktimari.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu zuten joan den larunbatean Irunen (Gipuzkoa), sexu-erasoa leporatuta, bertako taberna batean emakumezko bati ukituak egiteagatik, Irungo Udalak jakinarazi duenez.

Erasoa larunbat goizaldean jazo zen, udalerriko erdiguneko taberna batean. Gizon batek emakume bat molestatu zuen behin eta berriz, eta ukituak ere egin zizkion.

Emakumearen lagun batek Poliziari deitu zion, eta bertaratutako agenteek erasotzailea identifikatu eta udaltzaingoaren komisariara eraman zuten atxilotuta, ustezko-sexu erasoa egotzita. Ondoren, epailearen aurrera eraman zuten.

Irungo Udalak erabat gaitzetsi ditu "abusu guztiak eta emakumeek jasaten dituzten eraso guztiak", eta elkartasuna adierazi dio biktimari.

Gainera, herritar guztiek "horrelako gertaerak arbuiatzen eta gaitzesten jarraitzearen garrantzia" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Irun Albisteak Matxismoa Sexu erasoak