Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

26 urteko gazte bat hil da Tuteran bere autoak kamioi baten kontra aurrez aurre talka eginda

Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, Arguedaseko zuzengunean, Tuteran. Istripua 16:07 aldera jazo da. Autoaren gidaria harrapaturik geratu da, eta Tuterako suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Istripua Arguedasen (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Istripua Arguedasen (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Istripua Arguedasen (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gazte bat hil da Tuteran (Nafarroa) bere autoak kamioi baten kontra aurrez aurre talka eginda.

Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, Arguedaseko zuzengunean, Tuteran. Istripua 16:07 aldera jazo da, Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez.

Autoaren gidaria harrapaturik geratu da, eta Tuterako suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Valtierrako osasun langileek tokian bertan artatu dute. Ondoren, anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate ospitalera eraman du egoera kritikoan, baina, azkenean, hil egin da.

Foruzaingoko iturriek jakitera eman dutenez, lehen ikerketen arabera, autoa kamioiaren erreian sartu da, eta talka egin dute.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Tutera berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Suhiltzaileak