Gizartea -

Zirkulazioa

55 urteko motorzale bat larri zauritu da Izaban

Istripua gertatu den puntutik gertu, 39 urteko motor gidari bat hil zen larunbatean.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamabost urteko moto gidari bat larri zauritu da astelehen honetan NA137 errepidean Izaba (Nafarroa) parean. Horren ondorioz, helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

Istripua 15:21ean jazo da aipatutako errepideko 56. kilometroan. Handik 8 kilometrora, 39 urteko motorzale bat hil zen larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak