Gizartea -

Saritua

Bilboko Udalaren genero indarkeriaren aurkako programa saritu du NBEk

Nazio Batuen Zerbitzu Publikoen saria (United Nations Public Service Award) jasoko du Bilbok, genero indarkeria jasandako emakumeei eskainitako arreta zerbitzu "bikainagatik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko udalaren genero indarkeriaren aurkako programak Nazio Batuen Zerbitzu Publikoen saria jasoko du, genero indarkeria jasaten duten emakumeei eskainitako arreta zerbitzu "bikainagatik".

Nazioarteko erakundearen arabera, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, zero tolerantzia ekimenak gaitasuna erakutsi du indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei arreta zerbitzu bikaina eskaintzeko, eta administrazio publikoak hobekuntzen eta zerbitzu publikoak garatzen lagundu du”.

Ohiane Agirregoitiaren, Bilboko udaleko Berdintasun saileko zinegotziaren, hitzetan, Udalaren programak “erantzun azkar, eraginkor, zuzen eta koordinatuak ematea ahalbidetzen du, genero indarkeria jasaten duten emakume eta seme-alaben babesgabetasunaren aurrean”. Erabiltzaileek ere iritzi positiboa dute programari buruz, izan ere, 10etik 9,11 puntu ematen dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea