Gizartea -
Errusian
30 urte baino gehiagoz eduki zuen giltzapetuta semea
Gizona (egun, 43 urte ditu) amaren heriotzaren ostean atera zen lehen aldiz kalera.
Erredakzioa
Emakume errusiar batek 30 urte baino gehiagoz izan zuen giltzapetuta semea hamar metro karratuko gela batean, bere apartamentuan, Saratov hirian, Errusia hegoaldean.
Dimitri Kuvaldinek 2002an berreskuratu zuen askatasuna, bere ama hil zenean, eta bere gelan giltzapetuta 33 urte eman ondoren, lehen aldiz atera zen kalera. Lifenews.ru egunkari digitalak hedatu duen bideo batean Kuvaldinek esan duenez, zazpi urte zituela, eskolan idazten eta irakurtzen ikasi ostean, giltzapean jarri zuen amak, mundutik babesteko.
Aita hildakoan, eta haren hileta-elizkizunetatik itzuli zenean, amak ume batzuk ikusi zituen kalean semeari burla egiten. Orduan erabaki zuen amak semeak ez zuela berriro beste ume batzuen abusurik jasango, eta giltzapean sartu zuen. Guztira, 33 urte eman zituen giltzapean.
Askatasuna berreskuratu ostean, posta-banatzaile gisa aritu zen lanean, eta pentsio xume bat jaso zuen, minusbaliotasuna izateagatik.