Gizartea -

Migrazioak

Araba da EAEko biztanleria proportzionalki gehien hazi den lurraldea

Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala, Araban atzerritarren eta bertakoen kopuruak areagotu egin dira, eta biztanleria osoaren saldoa ia bikoitza izan da.

Arabak ia bikoiztu egin du bere biztanleria azken bi hamarkadetan. Argazkia: EFE.
Arabak ia bikoiztu egin du bere biztanleria azken bi hamarkadetan. Argazkia: EFE.
Arabak ia bikoiztu egin du bere biztanleria azken bi hamarkadetan. Argazkia: EFE.

Iker Rincon Moreno | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Migrazio-fluxu positiboa antzekoa izan den arren Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan azken bi hamarkadetan, ez da hala izan bakoitzaren populazioaren bilakaera. Hirurek egin dute gora beren udalerrietan erroldatutako pertsonen guztizko kopuruak, baina ez modu berdinean. Izan ere, Arabak ia bikoiztu egin du biztanleria 20 urtetan, baina Bizkaiak eta Gipuzkoak soilik lortu dute biztanleriari eustea, 20.000 eta 40.000 biztanle gehiagorekin, hurrenez hurren.

Euskadiko biztanleriak gora egin du migrazioari esker; izan ere, oro har, EAEn edo Espainiako Estatuan jaiotakoen kopuruak behera egin du urtetik urtera 2001 eta 2021 bitartean gurean. Kasu nabarmenena Bizkaikoa da, 20 urtean 70.000 pertsona inguru galdu baititu; Gipuzkoak, berriz, 30.000 pertsona gutxiago ditu. Hala ere, Arabak etengabe egin du gora urtez urte, 2021era arte, une horretan beherakada txiki bat izan baitzuen covid-19aren pandemiari lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak