Ume lapurtuak -

Donostian

Arrastoak aurkitu dituzte Polloen irekitako hirugarren hobian

Elkarteak salaketa jarri du EAEko Fiskaltza Nagusian Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak eta Jose Gurrea ginekologoak ETB-2ko "60 minutos" saioan egindako adierazpenak kontuan izateko.

Polloen hirugarren hilobia ireki dute gaur. EITB.
Haur lapurtuak | Arrastoak daude Polloen irekitako hirugarren hobian
Hirugarren hobia ireki duten Polloen: Arrastoak aurkitu dituzte

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haur lapurtuen auziarekin ustez lotutako hirugarren hobia ireki zute Donostiako Polloe hilerrian eta arrastoak aurkitu dituzte.

Hobia epaitegiaren aginduz ireki dute, eta, EITBk jasotako informazioaren arabera, zenbait arrasto aurkitu dituzte. Polizia judiziala, auzitegiko medikuen taldea eta salaketa jarri zuen familia egon dira bertan. Ordu terdian hobia zabaldu eta zerraldotik ateratako hezurrak jaso dituzte.

Arrastoak Gipuzkoako hiriburuko auzitegiko institutu anatomikoan aztertuko dituzte. Gorpuaren adina zehazteko ikerketaren ostean Madrilen Toxikologia zentroan DNA frogak egingo dira, kasua itxi aurretik gurasoekin bat datozen aztertzeko.

Zabaldutako hobia familia batek jarritako salaketa batek abiatu zuen. Duela 47 urte, hilabetetako haurra gaixotu, ospitalera eraman, eta handik ordu gutxira hil zen. Beste zenbait kasutan bezala ikerketa eskatu zuen familiak. Gipuzkoan guztira 162 kasu daude auzitegian salaketa jarri eta aztertzeko bidean.

Gaurko hilobia ireki aurretik beste bi ireki dituzte Polloen; bata, urtarrilean, Losa Ocariz familiak eskatuta, eta bestea, pribatua.

Salaketa FiskaltzariEuskadiko Haur Lapurtuen Elkarteak salaketa jarri du EAEko Fiskaltza Nagusian Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak eta Jose Gurrea ginekologoak ETB-2ko "60 minutos" saioan egindako adierazpenak kontuan izateko. Elkartearen hitzetan, saioan esandakoak zalantzazko adopzioak "argitzeko lagungarri izan daitezke".

Ohar batean, Haur Lapurtuen Elkarteak ziurtatu egin du medikuek "ez dutela zalantzarik egin guk urteetan salatu duguna konfirmatzeko orduan: legez kanpoko adopzioak aipatu dituzte, baina ez hori bakarrik, dokumentuak medikuek beraiek sinatzen zituztela aitortu dute, faltsuak zirela jakinda".

Valentzian, gorpuzkiak

Buljarssot udalerriko hilerrian,Valentzian, beste hilobi bat ireki dute haur lapurtuen inguruko ikerketen harian, eta jaioberri baten gorpuzkiak aurkitu dituzte, Valentziako Fiskaltza Probintzialak aditzera emandakoaren arabera.

Gorpuzkiak familiakoen DNArekin alderatuko dituzte bien artean antzekotasunik dagoen ala ez ikusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea