Gizartea -
Ortuellan
Dozena bat autorekin talka egin duen gidari mozkor bat atxilotu dute
Mozkortuta zegoen 33 urteko gizonezko bat atxilotu dute Ortuellan aparkatuta zeuden dozena bat autoren kontra talka egin ostean.
Erredakzioa
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Ortuellako Lasagabaster Kalean aparkatuta zeuden autoen aurka talka egin ostean. Gertakaria goizaldeko 05:30 aldera gertatu da.
Auzokide batek, aparkatuta zeuden ibilgailuen kontra egiten zegoela ikusi eta poliziari deitu dio. Bertaratutako ertzainek Renault Laguna batek karrozeria hondatuta zeukala konprobatu dute. Gidaria aparkatzen saiatzen zegoen bitartean inguruko autoen kontra talka egiten zuen.
Auto gidariari bi alkoholemia proba egin dizkiote: lehengokoan 0,71 miligramo eman ditu eta bigarrenean 0,70. Atxilotzerakoan oso oldarkor agertu da, ertzainak iraindu eta patruila-autoaren leihatila bat hautsi du. Gidariak buruan ebakia egin eta laguntza medikoa jaso du.