Gizartea -

desagertzea

Gasteizen desagertu den 86 urteko gizona onik aurkitu dute

Gizona Salburuako parkean ikusi dute goizean azkenekoz. Adinekoa 16:00ak aldera topatu eta bere etxera eraman dute.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko larrialdi zerbitzuek 86 urteko gizonezko bat onik aurkitu dute Gasteizen. Haren familiak desagertuta zegoela salatu du goizean.

Gizona Salburuako parkean ikusi dute goizean azkenekoz.

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, adinekoa 16:00ak aldera topatu eta bere etxera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak Salburua gaur