Gizartea -

Eguraldia

EAE eta Nafarroako iparraldea abisupean egongo dira gaur berriro prezipitazio handiengatik

Ordubetean 15 litro baino gehiago egin ditzake. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta txingorra eta haize-bolada gogorrekin izan daitezke.

Bi pertsona, euripean, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Bi pertsona, euripean, Donostian.
Bi pertsona, euripean, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur berriro 14:00etan prezipitazio handiengatik, eta indarrean egongo da egun osoan EAEn. Nafarroako Kantauri isurialdea ere abisupean egongo da arrazoi beragatik (15:00-20:00). Ipar Euskal Herrian, ekaitzak egoteko arriskua tarteko, beste abisu bat ezarri du MeteoFrancek. 

Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago egin ditzake. Gainera, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta baliteke han-hemenka handiak izatea; txingorra ere bota dezake. Ekaitz-eremuetan, haize-ufadak gogorrak izan daitezke.

Goizean, oro har, ateri eutsiko dio, zaparrada isolaturen bat bota badezake ere. Arratsaldetik aurrera, ordea, giroa erabat petralduko da, eta bueltan izango dira zaparradak eta ekaitzak. Haizeak hegotik joko du, eta horrek tenperaturak altxaraziko ditu Kantauri isurialdean, gainerakoan berdintsu geratuko dira. Iparraldera egingo du gero. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Iparraldea bideoak Alerta meteorologikoak EAE Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak