Itxi

Gizartea

SUTEAK NAFARROAN

Nafarroa Baso Suteetarako Larrialdi Planaren 2. mailatik 1. mailara jaitsi da

EITB MEDIA

Azken egunetan foru erkidegoan piztutako suteak egonkortu ostean, Nafarroako baliabideak ari dira soilik lanean.

01:08
suteak nafarroan

Egoerak hobera egin du Nafarroan, eta Baso Suteetarako Larrialdi Planaren (Infona) 2. mailatik 1. mailara igaro da gaur goizeko zortzietan.

Nafarroako Gobernuaren asmoa zen atzo 14:00etan Infona planaren 1. mailara jaistea, eta, pixkanaka, sua itzaltzeko baliabideak murriztea. Funesen, Alesbesen eta Eritzegoitin atzo arratsaldean piztutako suteek, ordea, erabakia atzerarazi zuten.

Azken egunetan foru erkidegoan piztutako suteak egonkortu ostean, Nafarroako baliabideak ari dira soilik lanean.

Gaur, osteguna, suteak egonkortzeko lanean jarraitzen dute. Aldi berean, suhiltzaileak eta basozainak suak kaltetutako inguruak ikuskatzen ari dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena