Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro grisa eta prezipitazioak nonahi arratsaldetik aurrera EAEn

Ordubetean 15l/m2 baino euri gehiago egiteari dagokion abisu horia jarri dute. Igande eta astelehena bitartean euria izango dugu lagun eta asteartera arte, behintzat, ez du eguraldiak hobera egingo.

Prezipitazioak asteburu osoan izango ditugu hizpide. Argazkia: Inocencio Goikuria / Sopela
Prezipitazioak asteburu osoan izango ditugu hizpide. Argazkia: Inocencio Goikuria / Sopela
Prezipitazioak asteburu osoan izango ditugu hizpide. Argazkia: Inocencio Goikuria / Sopela

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, asteburu goibela eta euritsua izango dugu Euskadin. Gainera, prezipitazioak ugariagoak izango dira larunbat arratsaldetik aurrera.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ordubetean 15l/m2 baino euri gehiago egiteari dagokion abisu horia jarri du eta txingorra egiteko probabilitate handia dagoela iragarri du.

Horrela, euri gehiena larunbat honetako bigarren partean egingo du, eta orduan etengabe bota dezake. Gainera ekaitz gogorrak izan daitezke. Goizean euri gutxiago egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta zerua estalita egongo da, beraz, tenperaturak behera egingo du, eta epelenak, oro har, 14-16º artekoak izango dira.

Igandean euria egiten jarraituko du. Euria, batez ere, kantaurialdean egingo du non dezente pilatuko den. Zenbait lekutan zaparrada handiak bota ditzake, eta trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea ere handia da. Haizeak iparraldetik joko du eta indartu egingo da, kostaldean bolada gogorrekin. Giro nahiko freskoa izango da, maximoak 12-15º-ren bueltan geratuko baitira.

Astelehenean giro fresko eta tristearekin jarraituko dugu, batez ere kantaurialdean. Ipar partean hodeiak nagusituko dira, eta tarteka euria egingo du. Zenbat eta hegoalderago, eta orduan eta saretuago egongo da hodeitza, eta ostarte politak irekiko dira arratsaldean. Iparraldeko haize finarekin jarraituko. Tenperaturari dagokionez, egunez ipar partean aldaketarik ez dugu sumatuko eta hegoaldean apur bat igoko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea