Gizartea -

Mungian

Soietxeko kuartel militarraren desagerpena eskatzeko martxa egin dute

Murrizketek hezkuntzari osasun arloari edota gizarte zerbitzuei eragiten dieten bitartean, gastu militarra geroz eta handiagoa dela salatu dute.

Soietxera martxa Mungian.
Soietxera martxa Mungian.
Soietxera martxa Mungian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero bezala, Bizkaiko zenbait talde antimilitaristak, tartean Bilboko KEM-MOC eta Kakitzat elkarteek, Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako ibilaldia egin dute. Aurten XXIII. aldia da protestaldi hori egin dutena.

Murrizketek hezkuntzari, osasun arloari edota gizarte zerbitzuei eragiten dieten bitartean, "gastu militarra geroz eta handiagoa" dela salatu dute.

"Gastu militarretan ez da murrizketarik nabaritzen, lehengo mailari eutsi edo erdi ezkutuan gora egin duten gastuak baitira", adierazi dute eta "2012rako 17.000 milioi eurokoaurrekontuak" dituztela salatu dute.

Guzti horrengatik Soietxeko kuartel militarraren desagerpena eskatzeko martxa antimilitarra egin dute Mungian, eta "kuartelaren ordez porruz landaturiko zelai bat" aldarrikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea