Gizartea -
Cemosa enpresa
Etxebizitza bat hustu dute Atxondoko enpresa bateko suteagatik
Enpresak duen materiala dela eta, suhiltzaileak "hainbat egun" egongo dira su guztia erabat itzaltzeko lanetan.
Erredakzioa
Atxondoko (Bizkaia) zelulosa enpresa batean piztu den suteak kalte "garrantzitsuak" eragin ditu enpresan bertan, eta "badaezpada"ondoko etxebizitza bat hustu behar izan dute.
Herrizaingo sailak adierazi duenez, oraindik ez dakite nola piztu den sua eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larunbateko 19:30ean piztu zen sua, baina igande goizerako itzalita zeuden sugarrak. Hala ere, suhiltzaileak "hainbat egun" egongo dira tokian bertan sua erabat itzaltzen dela ziurtatzeko, enpresak duen materiala dela eta.
Sutearen unean enpresa hustu egin dute, eta goizaldean, "badaezpada", ondoko beste etxebizitza bat hustu dute baita ere.
Atxondoko (Bizkaia) zelulosa enpresa batean piztu den suteak kalte "garrantzitsuak" eragin ditu enpresan bertan, eta "badaezpada"ondoko etxebizitza bat hustu behar izan dute.Herrizaingo sailak adierazi duenez, oraindik ez dakite nola piztu den sua eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larunbateko 19:30ean piztu zen sua, baina igande goizerako itzalita zeuden sugarrak. Hala ere, suhiltzaileak "hainbat egun" egongo dira tokian bertan sua erabat itzaltzen dela ziurtatzeko, enpresak duen materiala dela eta.Sutearen unean enpresa hustu egin dute, eta goizaldean, "badaezpada", ondoko beste etxebizitza bat hustu dute baita ere.