Gizartea -
Cabacasen heriotzagatik
Oroimenaren Biltzarretik bota dituzte Aresen dimisioa eskatzeagatik
"Justizia orain" dioten kamisetekin lau gazte garrasika hasi dira Ares hitz egiten hasi denean, dimisio eske.
Erredakzioa
Bilboko EITBko egoitzan egiten ari diren Oroimena eta Bizikidetzaren Biltzarretik lau gazte bota dituzte Rodolfo Ares Herrizaingo sailari dimisioa eskatzeagatik, Iñigo Cabacas Athletic zalearen heriotzarengatik.
13:00etan, Ares Biltzarraren amaiera ekitaldian hitz egiten hasi den unean, lau gaztek "Justizia orain" dioten kamisetekin eta Iñigo Cabacasen argazki bat zutela, garrasika hasi eta Aresen dimisioa eskatu dute.
Biltzarreko segurtasun agenteek lau gazteak egoitzatik atera eta identifikatu egin dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea