Gizartea -
Zortzi urteko kartzela-zigorra
Sandra Paloren hilketagatik kartzelatutako azken adingabea, aske
Maria del Mar Bermudez eta Francisco Palo biktimaren gurasoak kartzelako sarreran egon dira eta amorrazioa agertu dute hiltzailea aske utzi dutelako.
Erredakzioa
Ramon M.M., 2003an Sandra Palo Leganesen hiltzeagatik karztelan zegoen azken adingabea Navalcarneroko kartzelatik atera dute, Madrilen, biktimaren gurasoen amorrazioaren aurrean.
Sandra Paloren gurasoak haserre agertu dira "Ramoncin" aske utzi dutelako, eta protesta egin dute kartzelako ateetan, ostiralean Madrileko Justizia Ministerioan egindakoaren antzera.
Presoa 09:00ak jota atera da kartzelatik furgoneta zuri batean. Ibilgailuak abiadura nabarmen handitu du kartzelako kanpoaldean bildutako kazetarien aurretik igaro denean.
"Ramoncin" gazteari zortzi urteko kartzela-zigorra eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri ziote, beste hiru gazterekin batera, horietako bi adingabeak, 2003ko maiatzan egindako hilketagatik.
Maria del Mar Bermudez eta Francisco Palo biktimaren gurasoak kartzelako sarreran egon dira eta amorrazioa agertu dute hiltzailea aske utzi dutelako.
Sandraren argazkia zuten kamisetak soinean zituztela, alaba bahitu, bortxatu eta hil zutela salatu dute, eta bederatzi urte alaba barik egon ostean, justizia eskatu dute.
"Psikopaten jokaera"
Amaren hitzetan, Ramon M.M. "ez dago kalera ateratzeko moduan", izan ere, "portaera psikopata du", eta, 2008ko auto baten arabera, "manipulatzailea da eta ez du damurik agertu". Autoak Unibertsitate Konplutenseko ikerketa bat aipatzen zuen.
Amorrazioak jota, Sandra Paloren amak malkoak isuri ditu eta alabaren hiltzaileak "Rafitak egindako gauza bera" egingo duela esan die katzerariei. "Rafita"k 14 urte zituen Sandra Paloren hilketan parte hartu zuenean, eta 2010eko ekainean atera zen kartzelatik. Sandraren amaren hitzetan, "Ramoncin" ere "bizitza osorako izango da bilatu eta harrapatzeko agindupean".