Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat hil da eta beste lau zauritu dira Laudion hiru ibilgailuk talka eginda

Autobus batek, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute, eta A-625 autobidea bost orduz itxita egon da. Hildako laguna furgonetan zihoan eta 63 urteko Amurrioko bizilaguna zen. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileak istripuaren tokian lanean. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Suhiltzaileak istripuaren tokian lanean. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Hildako bat eta lau zauritu Laudion, Bizkaibus batek, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jota

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 urteko pertsona bat hil da eta beste lau zauritu dira arratsalde honetan Laudion, A-625 errepidean, izan den istripuan. Hiru ibilgailuk egin dute talka: kamioi batek, autobus batek eta furgoneta batek.   

Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezbeharra 14:15 inguruan gertatu da, saihesbidearen hasieran eta Amurriorako noranzkoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Larrialdi zerbitzuetako langileak, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osakidetzaren helikoptero bat bertaratu dira.

Hildako laguna furgonetan zihoan eta 63 urteko Amurrioko bizilaguna zen; zauritutakoak, berriz, autobusean eta kamioian zihoazen. Hirurak Galdakaoko eta Gurutzetako ospitaleetara eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, errepidea bost orduz egon da itxita bi noranzkoetan. Bidea 19:30 inguruan zabaldu dute berriro.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak Aiarako kuadrilla gaur