Gizartea -
GIPUZKOA
Sute bat izan da Irungo Uranzu kaleko etxebizitza batean
Ezbeharra goizean gertatu da. Udalak bizilagunei gaua igarotzeko lekua eskaini die. Inork ez du minik hartu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sute bat izan da Irungo Uranzu kaleko 38. zenbakiko etxebizitza batean, gaur goizean.
Sugarrek eraikineko lehen pisua kixkali dute, eta ondorioz, bertako bizilagunei Udalak eskani die gaua igarotzeko lekua. Ez da ospitaleratzerik behar izan.
Udaltzaingoa, Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea