Gizartea -

Kantabria

Bilboko emakume bat hil da Castroko kai-muturraren ondoan bainatzen ari zela

78 urteko emakumea Don Luisen kai inguruan bainatzen ari zela hil da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Castro-Urdialesen (Kantabria), Bilboko 78 urteko emakume bat hil da gaur goizean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Don Luis kaiaren inguruan bainatzen ari zela.

Kantabriako DYAko iturriek azaldu dutenez, emakumea alabarekin zegoen. Alaba lehenago atera da uretatik, eta biktimak bainatzen jarraitu du.

Beste pertsona batek eman die abisua hondartzako sorosleei, 11:17ak aldera, emakumeak ur gainean ahoz gora zenbait minutu zeramatzala ikusi ondoren.

Sorosleez gain, emakumearengana La Marinera Arraun Elkarteko ontzi bat hurbildu da, inguruan estropada-eremua balizatzen ari zela.

Uretatik atera ondoren, larrialdietako operatiboak bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak egin dizkiote emakumeari, eta hala jarraitu dute, DYAko salbamendu-zerbitzuak lurrera eraman duen arte. Hala ere, heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Kantabriako hondartza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gaurko itotzeak