Gizartea -

15 eta 29 urte

Gasteizen zazpi emakumeri lapurtzeagatik bi lagun atxilotu dituzte

Atxilotuak, 15 eta 29 urteko gizonezkoak, emakumeak aukeratu egiten zituzten, jarraitu eta azkenik, kalean edo atarietan eraso egiten zieten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, Gasteizko hainbat tokian zazpi emakumeri era bortitzean lapurtzeagatik.

Bi atxilotuek emakumeak hautatu, jarraitu eta kalean edo atarietan eraso egiten zieten bitxiak kentzeko batik bat eta biktimetako bat ospitalean artatu behar izan zuten.

Ertzaintzak zazpi lapurreta egozten dizkie, denak maiatzean. Horietako lau eraso Ertzaintzan salatu zituzten, beste hiru, ordea, Udaltzaingoan. Ertzaintzaren salaketen arabera, bi lapurreta goizean gertatu ziren eta beste bi, gauean.

Lapurrek bitxiak eramaten zituzten emakumeak aukeratzen zituzten, eta jarraitu ostean, batik bat, atarietan eraso egiten zieten. Emakume bati bere etxebizitzako atarian lurrera bota ostean, bost minutuz borrokan aritu ziren. Azkenik, lapurrak poltsa kendu zion eta biktima Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten. 29 urteko gizonezkoak ez ditu aurrekariak, bai, ordea, 15 urteko gazteak, agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.

Epailearen aurretik pasa ostean, zaharrena espetxean sartu eta adingabea aske utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea