Gizartea -

Jazoera

15 urteko gazte bat haren ohean hilik aurkitu dute Santurtzin, kolpe ugari zituela

Adingabearen gorpuari egindako autopsiaren arabera, indarkeriazko heriotza izan da, balizko eraso baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Gertaera jazo den Santurtziko auzoaren irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Gertaera jazo den Santurtziko auzoaren irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Santurtziko 15 urteko gazte baten heriotza, ikerketapean

00:52

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko gazte bat haren ohean hilik aurkitu dute ostiral honetan, horren etxebizitzan, Santurtzin, Ertzaintzak adierazi duenez. EAEko Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Adingabearen hainbat senidek aurkitu dute gaztea, hilik, gorputzean kolpe ugari zituela. Larrialdietarako Zerbitzuak bertaratu dira, eta gaztea berpizten saiatu dira, baina azkenean haren heriotza egiaztatu dute.

Orduan, protokoloa abiatu eta ikerketa ireki du Ertzaintzak. Gaztearen gorpua Bilboko Auzitegi Mediku Institutura eraman dute eta gaur autopsia egin diote. Horren arabera, indarkeriazko heriotza izan da, balizko eraso baten ondorioz.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Santurtzi Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak