Ume lapurtuak -

Lantalde berezia

Lantalde batek ume lapurtuen kasuak aztertuko ditu bihartik aurrera

Fiskaltzak ume lapurtuen ustezko kasuen errolda sortzeko proposamena jarriko du mahai gainean, salatu diren 3.000 kasuei aurre egin ahal izateko.

Ume lapurtuen ustezko auziak aztertuko dituzte. Argazkia: EITB.
Ume lapurtuen ustezko auziak aztertuko dituzte. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia, Osasun eta Barne Ministerioetako ordezkariek eta Estatuko Fiskaltza Nagusikoek ume lapurtuen auziei aurre egiteko ildo nagusiak erabakiko dituzte bihartik aurrera egingo dituzten bilera ezberdinetan.

Alberto Ruiz-Gallardonen Ministerioak azaldu duenez, Ana Murillo fiskalak hartuko du parte bilera horretan, 40ko eta 90eko hamarkada artean izan omen ziren kasuak aztertzeko. Ume lapurtuen familien elkarteek ere bilera horietan parte hartuko dute.

Fiskaltzak ume lapurtuen ustezko kasuen errolda sortuko du, eta Osasun Ministerioak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak lantalde bat osatuko dute, Justizia Ministerioak koordinatuta.

Horretarako, Justizia Ministerioak Erregistro Zibileko informazioa eskuratzeko izapideak erraztuko ditu, azken 50 urteetan izandako umeen jaiotzak eta heriotzak ezagutzeko, eta Osasun Ministerioak osasun zentroetako informazioa bilduko du.

Fiskaltzaren iturrien arabera, ume lapurtuen ustezko auziak argitzeko "asmoak" ez dira "hitzetan geratu", etorkizunean lantalde horrek bilera gehiago egingo baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea