Gizartea -

Gertakaria

Langile bat zauritu da hiru metroko altueratik erorita Iruñean

Gizonezkoa, 36 urtekoa, etxe baten teilatuan lanean ari zela zauritu da. Medikuen esanetan, oraindik ezin da pronostikorik egin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 36 urteko langile bat zauritu da Iruñean, hiru metroko altueratik erorita. Medikuen esanetan, oraindik ezin da horren pronostikorik egin.

Nafarroako Larrialdi Agentziak 11:00etan izan du ezbeharraren berri. Dirudienez, gizonezkoa Zaragoza etorbideko 95. zenbakiko etxe baten teilatuan lanean ari zen istripua izan denean.

SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zerbitzuak anbulantzia bat bidali du, eta bertan eraman dute biktima Nafarroako Ospitalera.

Foruzaingoaren Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu da, gertakariaren arrazoiak ikertu eta gertakarien partea egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea