Gizartea -

UDA

130 babesleku klimatiko Bilbon zehar beroari aurre egiteko

Uda honetako tenperatura altuei aurre egiteko, Udalak babesleku klimatikoen gida argitaratu du barruko 64 espaziorekin eta kanpoko 66 espaziorekin, batez ere, kolektibo ahulenei zuzenduta, hala nola haurrei, adinekoei eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei.

Gidan jasotzen den babesleku klimatikoetako bat. Irudia: bilbao.eus
Gidan jasotzen den babesleku klimatikoetako bat
Gidan jasotzen den babesleku klimatikoetako bat. Irudia: bilbao.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak hiriko barruti guztietan zehar banatuta dauden 130 babesleku klimatikoren gida argitaratu du, herritarrek bero-boladen aurrean babesa bila dezaten. Batez ere, kolektibo ahulenei zuzenduta dago gida, hala nola haurrei, adinekoei eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei.

Gida Alvaro Perez Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloko zinegotzi-ondokoak aurkeztu du ostegun honetan, eta eskerrak eman dizkie barruko zein kanpoko espazioen sare horretan lankidetzan aritu diren erakunde publiko zein pribatuei.

"Badakigu klima-aldaketa hemen dela eta pertsonei eragiten diela", adierazi du zinegotziak. "Gorputzean dugun tenperatura jaistea" errazten duten espazioak dira gidan bildutako 130 babesleku klimatikoak; horietatik 64 barruko espazioak dira eta 66, kanpokoak. Barrualdean, leku publikoak daude, hala nola liburutegiak, gizarte-etxeak eta kirol-eraikinak, baina baita pribatuak ere, hala nola garraio- edo merkataritza-zentroak.

Gizarte-etxeetan eta barrutietan dago eskuragarri gida, eta barruti bakoitzean dauden espazioak eta horien ordutegiak jasotzen ditu. Gainera, Perezek zehaztu duenez, gehienek bainugelak, ura eta egonlekuak dituzte. Kanpoko babeslekuen artean parkeak eta lorategiak daude, baita arkupeak edo zubi-guneak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak