Gizartea -

ARABA

Horrela eragingo du trafikoan Ironman Vitoria-Gasteiz 2022 probak

Kirol probaren ibilbideak trafikoaren zirkulazioari eragingo dio uztailaren 10eko 10:15etik, uztailaren 11ko 00:30era. Garraio publikoan, geltoki batzuk zerbitzu barik egongo dira.

Ironman Vitoria-Gasteiz 2019. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Ironman Vitoria-Gasteiz 2019. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Ironman Vitoria-Gasteiz 2019. EITB Mediaren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ironman proba Gasteizera itzuliko da igande honetan, uztailaren 10ean. Probaren ibilbideak trafikoaren zirkulazioari eragingo dio uztailaren 10eko 10:15etik, uztailaren 11ko 00:30era. Hirian, zenbait kale itxiko dira, beste zenbaitetan, trafikoa murriztuko da eta aparkatzea debekatuta egongo da aldi baterako.

Trafiko mozketak

- Uztailaren 10eko 07:00etatik uztailaren 11ko 00:30era itxita egongo dira Prado kalea, Diputazio kalea, Errementari kalea, Zapatari kalea, Andre Maria Zuriaren plaza, Mateo Moraza kalea, Gernikako Estatutuaren kalea, Errege atea, San Frantzisko aldapa eta Olagibel kalea (Agirre Lehendakariaren kaletik Bake kalera bitartean).

- 07:30etik 10:00etara ezingo da A-3002 errepidera (Arrazua-Ubarrundia norabidean) sartu Bergarako atetik.

- Uztailaren 10eko 12:30etik uztailaren 11ko 00:30era zirkulaziorako itxita egongo dira Magdalena kalea, Ramon y Cajal kalea, Independentzia kalea eta Alaba Jeneralaren kalea.

Lasterketaren ibilbidearen inguruko kaleetan ere trafikoa eten edo desbideratu egingo da.

Aparkatzea debekatuta

- Uztailaren 9ko 06:00etatik uztailaren 11ko 00:30etara bitartean: Errege atea, San Frantzisko aldapa eta Olagibel kalea (Agirre Lehendakariaren kaletik Bake kalera bitartean).

- Uztailaren 9ko 16:00etatik uztailaren 10eko 19:00etara bitartean: Legutianoko atea (Karlos I. Enperadorearen plazatik Bilbo plazara, zenbaki bakoitien aparkalekuan) eta Hezeguneen ibilbidean (eskuineko aldean, hiriaren erdialderantz).

- Uztailaren 9ko 16:00etatik uztailaren 10eko 23:30era: Vicente Goikoetxea kalea.

Garraio publikoa

Probak hiri autobus, tranbia eta taxi zerbitzuei eragingo die. Tranbiak ez du zerbitzurik emango Angulema eta Legebiltzarra geltokien artean 12:45etik aurrera zerbitzua amaitu arte. Autobusei dagokienez, geltoki batzuk zerbitzurik gabe egongo dira. Autobusen ordutegia Gasteizko Udalaren webgunean ikus daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Kirolak Euskal herriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz Eguneko albisteak