Gizartea -
Meaka auzoan
Motorzale bat hil da Irunen errepidetik aterata
Istripua Ibarla errepidean gertatu da. Motorra errepidetik atera da eta emakumea, 54 urteko Iruneko bizilaguna, lekuan bertan hil da.
Erredakzioa
Irungo Meaka auzoan gertatu da istripua, Ibarla errepidean.
Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, motorra errepidetik atera da eta gidaria, 54 urteko Irungo bizilaguna, tokian bertan hil da.
Istripua 09:40ean izan da eta Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da. Bizilagun batek eman du abisua eta larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute emakumearen bizitza salbatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea