Gizartea -
KORONABIRUSA
Nafarroan covid ospitalizazioak bikoiztu egin dira sanferminetako lehen egunetan
Sailburuaren arabera, ZIUetako pazienteen eta heriotzen kopuruak ez dira igo. Indurainek San Fermin Jaien eragina beste momentu batzuetan baino "azkarrago" helduko dela ziurtatu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Gobernuko Osasun sailburuak, Santos Indurainek, jakinarazi du aste honetan koronabirus kasuen ospitalizazioak bikoiztu egin direla, bereziki uztailaren 5ean eta 6an, sanferminetako bezperan eta jaien lehen egunean, hain zuzen ere. Sailburuaren arabera, ZIUetako pazienteen eta heriotzen kopuruak ez dira igo.
Ospitaleratzeen erdia adineko pertsonak dira. Momentu honetan, 160 pertsona daude ospitalean, eta horietatik erdiak 80 urtetik gorakoak dira.
ZIUetan, aste osoan zehar, ospitaleratze bakarra izan da.
Indurainen hitzetan, San Fermin Jaien eragina beste momentu batzuetan baino "azkarrago" helduko da, "Gaixoa Ni" abestu eta 4 edo 5 egun beranduago. Sailburuak covid intzidentziaren hazkunde "nabarmena" espero du; horregatik, arretaz ibiltzeko eskatu du.