Gizartea -

EUSTAT

EAEk ia 85.000 biztanle gehiago izan litzake 2021 eta 2036 artean, Eustaten arabera

Euskal Estatistika Erakundeak azken txostenean sei agertoki ezberdin aurreikusi ditu, eta horietatik bostetan biztanleak irabaziko lituzte Euskadik. Seigarren agertokiak zehazten du 430.300 biztanle galduko lituzkeela, migrazio-saldo nuluaren hipotesia betez gero.

Jendea Bilboko kaleetan zehar. Argazkia: EITB Media
Jendea Bilboko kaleetan zehar.
Jendea Bilboko kaleetan zehar. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2061ean Euskadik 28.800 biztanle gehiago izan litzakeela aurreikusi du Eustatek demografiari buruz egindako azken txostenean. Halaber, agertokirik onenean kopurua 251.900era igoko litzateke. Sei agertoki posible proiektatu ditu Euskal Estatistika Erakundeak, eta horietatik bostetan biztanleria-irabaziak aurreikusi ditu.

Seigarren agertokiaren arabera, baina, 430.300 biztanle galduko lituzke EAEk 2061eko urtarrilaren 1era artean, migrazio-saldo nuluaren hipotesia betez gero. Jaiotzak, heriotzak, migrazio-saldoak, bizi-itxaropena edo ugalkortasuna hartu dituzte, besteak beste, kontutan.

Lurraldeka, 1-3 bitarteko agertokietan Bizkaiak biztanleriaren % 6,3 inguruko galera edukiko luke, eta hori ez litzateke gertatuko beste bi lurraldeetan: Araban % 8,7 ingurukoa litzateke hazkundea eta Gipuzkoan % 10ekoa.

Laugarren eta bosgarren agertokiek biztanleriaren hazkundea aurreikusten dute hiru lurraldeetan. Laugarrenean Bizkaikoa % 3koa bakarrik litzateke, eta % 15ekoa Gipuzkoan eta % 14koa Araban. Berriz, bosgarrenean Bizkaiko hazkundea % 6koa litzateke, Arabakoa bikoitza eta Gipuzkoakoa % 19koa.

Seigarren agertokian, EAEko biztanleriaren % 20ko jaitsiera aurreikusten du eta, Bizkaian % 63koa litzateke jaitsiera hori, % 28koa Gipuzkoan eta %9koa Araban.

Testuaren arabera, Euskadiko biztanleriaren adinkako egitura sakonki aldatuko litzateke 2061erako. 20 urtez beherakoak gehiago lirateke lau agertokitan (bosgarren agertokian legoke hazkunderik handiena: 67.800 gazte gehiago 2016an baino), eta arrazoia immigrazio-fluxu handiago bat litzateke.

Hirugarren eta seigarren agertokiek adin-talde horretakoen zenbatekoaren jaitsiera aurreikusten dute, 48.000 eta 107.000 pertsonakoa hurrenez hurren, baina arrazoi ezberdinak direla medio: hirugarrenean ugalkortasunaren jaitsieragatik, eta seigarrenean migratze-saldo nuluagatik.

Agertoki guztiek aurreikusten dute jaitsi egingo dela adin aktiboen biztanleria, 20 eta 64 urte bitartekoena, eta handitu egingo dela 65 urte eta gehiagokoen taldea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eustat