Gizartea -

BILBOKO JAIAK

La Oreja de Van Gogh, Viva Suecia, Pasion Vega eta Victor Manuel Bilboko Aste Nagusian

Udalak aurreko hilabetean Ana Mena, En Tol Sarmiento (ETS), Dani Fernandez, Bulego, Mikel Urdangarin eta El Drogas talde eta abeslarien kontzertuak iragarri zituen.

La Oreja de Van Gogh EITB Mediaren artxiboko irudian.
La Oreja de Van Gogh EITB Mediaren artxiboko irudian.
La Oreja de Van Gogh EITB Mediaren artxiboko irudian.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Oreja de Van Gogh, Viva Suecia, Pasion Vega eta Victor Manuelek osatuko dute Bilboko Aste Nagusiko kontzertuen kartela.

Udalak joan den hilabetean iragarri zituen Ana Mena, En Tol Sarmiento (ETS), Dani Fernandez, Bulego, Mikel Urdangarin eta El Drogas talde eta abeslarien kontzertuak.

Era berean, ostegun honetan iragarri dira Oscar Martinez, Leo Rizzi eta Ainoa Buitrago abeslaria bilduko dituen Los 40 Principalesen kontzertua eta Sergio Blazquez DJaren eskutik etorriko den Megastar Coperen ikuskizuna.

Hurrengoak dira Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak:

ABANDOIBARRA

- Larunbata, 20, 23:30ean: Mikel Urdangarin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS)

- Igandea, 21, 23:30ean: Victor Manuel

- Astelehena, 22, 23:30ean: El Drogas

- Asteartea, 23, 23:30ean: Viva Suecia

- Asteazkena, 24, 23:30ean: La Oreja de Van Gogh

- Osteguna, 25, 23:30ean: Bulego

- Ostirala, 26, 23:30ean: Dani Fernández

- Larunbata, 27, 23:30ean: Pasión Vega

EUROPA PARKEA

- Asteazkena, 24, 00:00etan: Ana Mena

- Osteguna, 25, 00:00etan: Los 40 principales

- Ostirala, 26, 00:00etan: En Tol Sarmiento (ETS), Gaztea

- Larunbata, 27, 00:00etan: Megastar Cope

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Kontzertuak Donostia gaur Bilboko albisteak Herriak eta Hiriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa