Amarauna -

Itsasoa

Joshua Garcia-Herranz itsas zoologoa: "Itsasoan arriskutsuak gizakiok gara. Ez da gure ekosistema"

Gure kostaldetik gertu ikus ditzakegun animaliez aritu gara Garcia-Herranzekin. Itsas dordokak, izurdeak, baleak, marrazoak... Azken horiei ere ez diegula beldurrik izan behar esan digu.

Izurdeak
Izurdeak
Izurdeak

play icon 9:57

Unai Urreaga | EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskal kostaldea oso aberatsa da marrazoetan, 30 inguru ditugu". Hala azaldu digu itsas zoologoak. Katauarrainetatik hasi eta 8 metro baino gehiago dituzten marrazo erraldoietaraino. Horiez gain, izurdeak, baleak, itsas dordokak... ikus ditzakegu gure kostaldetik asko urrundu gabe. "Xibartak eta bale urdina adibidez. Espezie hauek duela urte asko ohikoagoak ziren, baina desagertzen joan ziren. Orain bueltan ditugula ematen du berriz ere". Aldiz, Atlantikoko balea grisa eta euskaldunon balea, lehen arruntak ziren bi espezie, galdu egin ditugula kontatu digu Joshua Garcia-Herranzek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskadi Irratia Ekologia gaur Animaliak Euskadiko kostaldea albisteak