Gizartea -

Gertakaria

Hiru gizon atxilotuta, Erandioko diskoteka bateko kanpoaldean ustez egindako indarkeriazko lapurretagatik

Ekainaren 24ko goizaldean gertatutakoarekin lotuta daude atxiloketak. Orduan, dantzalekuko kanpoaldean, hainbat gazteri eraso zieten, telefono mugikorrak eta beste gauza batzuk lapurtzeko asmoz.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19, 20 eta 23 urteko hiru gizon atxilotu ditu aste honetan, Erandion eta Sestaon, Erandioko diskoteka bateko kanpoaldean ekainaren 24an gertatutakoarekin zerikusia dutelakoan; orduan, hainbat gaztek erasoa jasan zuten, beste persona batzuek, tartean ustez orain atxilotu dituzten gazteek, telefono mugikorrak eta beste hainbat gauza lapurtu nahi zietelako.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ekainaren 24ko goizaldean Ertzaintzako hainbat patruila Erandioko diskoteka batera joan ziren, kanpoaldean borroka jendetsua baitzegoen.

Bertaratuta, agenteek hainbat lagun identifikatu zituzten, eta beste zenbait artatu ere. Gerora, ikerketa abiatu zuten; izan ere, lau lagunek indarkeriazko lapurreta zuten pairatuta, eta, gainera, osasun-zentro batera joan behar izan zuten, izandako lesioak tarteko.

Erandioko komisariako ikerketa-taldeak egindako ikerketak amaituta, eta Sestaoko Hiritar Babeseko agenteekin elkarlanean, aste honetan hiru lagun atxilotu dituzte, ustez indarkeriazko lapurreta delitua egiteagatik. Gainera, beste lau lagun ikertzen ari dira.

19, 20 eta 23 urteko atxilotuak polizia-bulegoetara eraman dituzte, eginbideak gauzatzeko; horiek amaituta, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Erandio Sestao albisteak Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lapurretak albisteak