Gizartea -

GERTAKARIA

BI-3738 errepidea Loiu parean berriro zabalik pabilioi batean izandako sute batengatik itxita egon ondoren

Ertzaintzak jakitera eman duenez, pertsona bat artatu dute larrialdi zerbitzuek tokian bertan, kea arnasteagatik. 11:15 inguruan piztu da sua.

Loiu, hoy. Imagen: Iker Salgado
Loiu, hoy. Imagen: Iker Salgado
Suhiltzaileak Loiuko pabiloi batean piztutako sute bat itzali nahiean ari dira

0:29

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BI-3738 errepidea itxita egon da ia lau orduz Loiu parean, Txorierri etorbideko industria-pabilioi batean, 11:15ean, piztutako sute baten ondorioz. Sua nola piztu den ikertzen ari dira. Bigarren mailako errepidea izanda, ez du aparteko eragozpenik eragin zirkulazioan.

Zabaldutako ke-lainoa dela eta, trenbidea ere itxi egin dute, eta Euskotrenen zerbitzua ia bi orduz etenda egon da pare horretan. 13:30 inguruan zabaldu dute.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik tokian bertan larrialdi zerbitzuetako kideek.

Suhiltzaileek 14:30 jota lortu dute sua guztiz itzaltzea, eta behin ingurua garbituta, BI-3738 errepidea zabaldu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Suteak Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak