Gizartea -

Munduko jatetxerik onenak

Etxebarri Erretegia munduko seigarren jatetxerik onena

Bittor Arginzoniz sukaldariaren erretegia munduko jatetxerik onena bilakatzeko hautagai nagusietako bat zen, baina, azkenean, seigarren tokia eskuratu du The World's 50 Best Restaurants zerrendan.

Etxebarri Erretegiaren jantokia. Argazkia: Etxebarri Erretegia
Etxebarri Erretegiaren jantokia. Argazkia: Etxebarri Erretegia
Etxebarri, Mugaritz eta Elkano, munduko 50 jatetxe onenen artean

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia munduko seigarren jatetxerik onena bilakatu da, 2022ko The World's 50 Best Restaurants sailkapenaren arabera. Zerrenda ezagutarazteko ekitaldia gaur gauean egin dute Londresen.

Atxondoko (Bizkaia) erretegia munduko jatetxerik onena izateko hautagai nagusietako bat zen, baina, azkenean, ez dira aurreikuspenak bete. Alderantziz, rankinean behera egin du, hirugarren tokia eskuratu baitzuen iaz.

Danimarkako Geranium jatetxea izendatu dute munduko onena, eta haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Central (Lima), Disfrutar (Bartzelona), DiverXO (Madril) eta Pujol (Mexiko Hiria).

Horrez gain, Aitor Arregi sukaldaria buru duen Getariako Elkano jatetxeak 2021eko 16. postuari eutsi dio. Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeak (Errenteria), berriz, atzera egin du: 14. tokitik 21.era, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Durangaldea azken ordukoa