Gizartea -

UR ESKASIA

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur-kontsumoa mugatzea eskatu die Busturialdeko 16 udalei

Nahitazkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatzen ditu, besteak beste, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean. Muga hori Lea-Artibaiko udalerrietara zabal daiteke datozen egunetan.

Ulibarri-Gamboa, en una imagen de archivo
Ulibarri-Gamboa, en una imagen de archivo
Ulibarri-Gamboa, en una imagen de archivo

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Busturialdeko 16 udalei, urtarrilaren 1ean erakundearekin bat egin zutenei, eskatu die uraren kontsumoa mugatzeko funtsezkoak ez diren jardueretan, hala nola kaleak garbitzean, igerileku pribatuak betetzean, lorategiak eta baratzeak ureztatzean edo ibilgailuak garbitzean.

Hala adierazi du Partzuergoak ohar batean. Ondorengo udalei egin die eskaria: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika eta Sukarrieta. Hala ere, muga hori datozen egunetan Lea-Artibaiko udalerrietara ere zabal daitekeela ohartarazi du.

Busturialdeko eskualdean "hornidura aldi baterako etetea ekar dezaketen neurri zorrotzagoak" saiheste aldera, Partzuergoak "herritar guztien erantzukizuna eta inplikazioa" eskatu du, ura zentzuz erabil dezaten.

Arduradunek azaldu dutenez, Bizkaiko lurralde historikoaren zatirik handiena hornitzen duen Zadorra sistemako urtegiak ohiko maila izan arren (% 70etik gorako edukierarekin), ekainean oso tenperatura altuak izan dira eta azken asteetan ez du apenas euririk egin. Horren ondorioz, udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira, hala nola Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak hornitzen dituztenak.

Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea

01:29
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Mundaka Ur murriztapenak Euskadin Lea-Artibai eskualdea Kontsumoari buruzko albisteak Ura azken ordukoa Urdaibairi buruzko albisteak