Gizartea -

Eguraldia

Abisu horian dago Araba muturreko beroagatik eta baso-sute arriskuagatik

Gaur 38 gradu espero dira Iruñean eta 37 gradu, Gasteizen; kostaldean samurragoak izango dira tenperaturak, 28-30 gradukoak. Hala, abisu horia indarrean egongo da ia Hego Euskal Herri osoan 21:00ak arte.

Bainulariak, Kanpezun (Araba). Argazkia: EITB Media
Bainulariak, Kanpezun (Araba). Argazkia: EITB Media
Bainulariak, Kanpezun (Araba). Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herria astindu duen bero bolada historikoa ondo gogoan dugula oraindik, sargoria bueltan edukiko dugu asteburuan, zehazki, igandean. Tenperatura maximo altuak izango direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak beroagatik abisu horia ezarri dute egun horretarako.

Abisua Araba osoan, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Nafarroa ia guztian (Kantauri isurialdea salbu) egongo da indarrean. Beroenak 36-38 ºC-koak izango dira. Halaber, beroak eta hezetasun maila baxuak eraginda, Arabako Errioxan eta erdialdean baso suteak egoteko arriskuagatik abisu horia ere ezarri du Jaurlaritzak. 

Igandean beroa izango da protagonista, giro udatiarrarekin. Termometroak 35-39 ºC-ra igoko dira barnealdean. Kostaldean jasangarriagoak izango dira tenperaturak, beroenak, 28-30 ºC ingurukoak. Zeruak garbi-garbi egongo dira, Kantauri isurialdean eta gauean behe-hodeien bat ager badaiteke ere. Hasieran, haizeak hego-ekialdetik joko du; kostaldean, ipar-ekialdetik finkatuko da goizean, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du.

Araba osoan eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean abisu horia dago indarrean, gaueko 21:00ak arte
Araba osoan eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean abisu horia dago indarrean, gaueko 21:00ak arte
Araba osoan eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean abisu horia dago indarrean, gaueko 21:00ak arte

01:32

Beroagatik ezarritako abisuak 13:00etatik 21:00etara egongo dira indarrean, eta ia Euskal Herria osoari eragingo diote (kostaldea bakarrik libratuko da). Horrez gain, ia Araba osoa (Aiaraldea kenduta) abisupean egongo da baso suteak egoteko arrisku "altua" dela eta. 

Tenperaturak 40 graduren bueltan ibiliko dira Arabako zenbait eremutan, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik.

Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, 13:00etatik 21:00etara tenperatura maximoak 38 graduren bueltan ibili litezke Ebroko ardatzean; 37 bat graduan, trantsizio gunean eta 36 graduren bueltan, barnealdeko eremu kantabrikoan.

Tenperaturak behera joango dira pixkanaka mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera, haizeak iparreranzko joera hartu ahala. Tenperaturaren jaitsiera hori 15:00ak eta 17:00ak bitarte gertatuko da barnealdeko eremu kantabrikoan; 18:00ak eta 19:00ak bitarte, trantsizio gunean eta 20:00ak eta 21:00ak bitarte, Ebroko ardatzean.

Era berean, 13:00etatik eta gauerdira arte, baso sute arrisku handia izango da trantsizio gunean eta Ebroko ardatzean tenperatura altuak direla eta, eta abisu horia aktibatuko dute.

Nafarroa erdialdea, hegoaldea eta Pirinioak alerta laranjan, beroagatik
Nafarroa erdialdea, hegoaldea eta Pirinioak alerta laranjan, beroagatik
Nafarroa erdialdea, hegoaldea eta Pirinioak alerta laranjan, beroagatik

01:12

Asteleheneko aurreikuspenari dagokionez, zerua hodeitsu egongo da, Kantauri isurialdean oso tarte hodeitsuak eta euri leuna ager daitezkeelarik. Hala ere, ostarteak zabalduko dira erdiko orduetan, eta ez da oso hodeitsu egongo Arabako hegoaldean.

Tenperatura minimoetan igoaldi arina nabarituko dugu, eta maximoak nabarmen jaitsiko dira kostaldean eta are gehiago, barnealdean. Haizea, berriz, leuna izango da, iparretik ipar mendebalderakoa.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak