Gizartea -

ARABA

Bi emakumek ziztada bana jaso dutela salatu dute Gasteizen

Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean. Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute.

Txagorritxuko larrialdi zerbitzuak. EITB Mediako bideo batetik ateratako argazkia.
Txagorritxuko larrialdi zerbitzuak
Txagorritxuko larrialdi zerbitzuak. EITB Mediako bideo batetik ateratako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi emakumek ziztada bana jaso dute goizaldeko ordu txikietan, Gasteiz erdiguneko diskoteka batean.

Ziztada bat sentitu dutela eta ondoezik sentitu direla azaldu dute. Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean.

Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute, eta oraingoz ez dago salaketa ofizialik, iturri berberek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Delituak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Eguneko albisteak Mundu matxista Sumisio kimikoko salaketak