Gizartea -

Lapurdi

Eraikin bat erori egin da Donibane Lohizuneko erdialdean, sute baten ondorioz

Salagoity kalean jazo da. Sutea 5:00ak aldera piztu da. Lehen informazioen arabera, nahita piztu dute, eta, barruan, irten nahi ez duen pertsona bat izan da.

Goizaldean piztu da sua. Argazkia: EITB
Goizaldean piztu da sua. Argazkia: EITB
Goizaldean piztu da sua. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikin bat eraitsi egin da Donibane Lohizuneko erdialdean, Salagoity kalean, sute baten ondorioz. Sutea 5:00ak aldera hasi da, eta, Euskadi Irratiak emandako lehen informazioen arabera, nahita piztu dute, eta pertsona bat izan da etxebizitzaren barruan; polizia-iturriek Euskadi Irratiari eman diotenez, azken pertsona horrek ez zuen etxetik irten nahi, nahiz eta horretarako eskaera egin dioten.

Sutea piztu den eraikinak hiru solairu zituen, eta hirugarrenean piztu da.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, pertsona bat izan da etxean, eta ez zuen bertatik irten nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Suteak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lapurdiko berriak