Gizartea -
Lapurdi
Gotortu, sute bat eragin eta ihes egin duen gizonaren bila jarraitzen dute Donibane Lohizunen
Salagoity kalean jazo da. Sutea 5:00ak aldera piztu da. Lehen informazioen arabera, nahita piztu dute, eta, barruan, irten nahi ez duen pertsona bat izan da.
EITB MEDIA
Eraikin bat erori egin da Donibane Lohizuneko erdialdean, Salagoity kalean, sute baten ondorioz. Sutea 5:00ak aldera hasi da, 59 urteko gizon armatu batek ustez nahita piztuta. Polizia iturriek Euskadi Irratiari esan diotenez, azken pertsona horrek ez zuen etxetik irten nahi, nahiz eta horretarako eskaera egin dioten.
Sutea piztu den eraikinak hiru solairu zituen, eta hirugarrenean piztu da.
Oraingoz, gizona ez dute aurkitu, eta ikerketa zabalik dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea