Gizartea -
Lapurdi
Donibane Lohizuneko sutea eragin zuen gizonaren gorpua topatu dute
Astelehenean Salagoity kalean sutea piztu zuen 59 urteko gizona hondakinen artean aurkitu dute, Lapurdiko udalerriko auzapezak esan duenez.
M. D. | EITB Media
Donibane Lohizuneko etxebizitza batean sutea eragin zuen gizona topatu dute, hilda, hondakinen artean. Lapurdiko udalerriko auzapezaren arabera, astelehen iluntzean topatu dute 59 urteko gizonezkoa, sua itzali eta etxebizitzara sartu zirenean.
Sutea atzo, 5:00etan, piztu zuen gizonak bere etxebizitzan, nahita, eraikinaren hirugarren solairuan. Polizia iturriek Euskadi Irratiari esan ziotenez, pertsona horrek ez zuen etxetik irten nahi, nahiz eta horretarako eskaera egin dioten.
Sutea itzali ostean, egun osoa bilatzen egon ostean, gizonaren gorpua aurkitu dute. Eraikina eraitsi behar izan zuten.
Eric Spitz Pirinio Atlantikoko prefetak eskerrak eman dizkie departamenduko suhiltzaileei eta Frantziako Poliziari Donibane Lohizuneko biztanleen segurtasuna bermatzeagatik.